Apply Edge Start your job search

Berdintasuneko eta Sexu-Afektibo Hezkuntzako Hezitzailea

Antzerkhizkuntza S.L. · Munguía, Basque Country, Spain

Apply & track with Apply Edge

Gure taldean mutila bilatzen gabiltza LH eta DBHko ikasleei zuzendutako berdintasunaren, indarkeria matxistaren prebentzioaren eta sexu-afektibo hezkuntzaren arloko prestakuntza-programak garatzeko, Mungialdeko ikastetxeetan.Programa osoa euskaraz garatuko da.BALDINTZAK:✅ Gizarte- eta hezkuntza-arloko unibertsitate-titulazioa izatea (Gizarte Hezkuntza, Psikologia, Pedagogia, Gizarte Lana, Irakasletza edo antzekoa).✅ Euskara C1 maila egiaztatua izatea.✅ Berdintasunean eta/edo indarkeria matxistaren prebentzioan gutxienez 150 orduko prestakuntza egiaztatua izatea.✅2 urteko esperientzia hezkidetza-proiektuetan, berdintasuna sustatzearekin eta indarkeria matxista prebenitzearekin lotutako gaiak landu direnean.✅ Gidabaimena eta norberaren ibilgailua izatea.Bereziki baloratuko da⭐ Sexologian prestakuntza izatea.⭐ Nerabeekin lan egiteko esperientzia.Eskaintzen duguKontratu finkoa.Beste jarduera profesional batzuekin bateragarria den proiektua.Berdintasunaren eta sexu-afektibo hezkuntzaren arloan espezializatutako talde sendo batean parte hartzea.Etorkizuneko programetan, lizitazioetan eta ordezkapenetan lankidetza zabaltzeko aukera errealak.Hezkuntzan, berdintasunean eta gazteekin lanean interesa baduzu, zure berri izatea gustatuko litzaiguke.